XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zati bat, lurjabe haundiak, Errestaurazioaren menpean menderatu zutenez, legitimista zen.

Bestea, finantzadun aristokraziak eta industridun haundiak Uztaileko Monarkiaren pean menderatu zutenez, orleandiarra zen.

Gudaloste, unibertsitate, Eliza, Foro, Akademia eta Prentsako dignatari haundiak, nahiz neurri ezberdinez, alor biotan banatzen ziren.

Hemen, Errepublika burjesan, ez Borbon ez Orleans izenik ez duenez, kapitalarena baizik, biak batera eta elkarrekin mendera dezaketen gobernu tankera aurkitu dute.

Uztaileko matxinadak jadanik ordenaren alderdian batu zituen.

Baina orain egin behar zutena batez ere, Nazio Biltzarreko aulkiak betetzen zituzten burjes errepublikazaleen taldea baztertzea zen.

Eta errepublikazale garbi hauk, herriaren aurka indarrez abusatzeko bezain zital ziren orain beldurti, ikarati, koldar, eta bere errepublikazaletasuna eta lejisladore eskubideak eusteko ezgai Ekintza botere eta monarkizaleen aitzinean.

Ez dut hemen zergatik kontatu beharrik beren usteltzearen historia nardagarria.

Ez ziren hondoratu, ahitu baizik.

Beren historia betiko bukatu da eta darraikion haroan, bai Biltzarrean barrena, bai kanpoan, oroipen hutsa dira, zein Errepublika izenaz soilik ari direnean edo gatazka iraultzailea maila beheragoenetara jeisten denean, berpiztuko dena baitiduri.

Iragatzean bezala esan behar dut, alderdi honi izena eman zion egunkaria Nationala urrengo garaian sozialismora iragan zela.